Fibromialgiari buruzko solasaldia eskainiko du Afinak maiatzaren 10ean Lesakan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 9a

Ortzegun arratsaldeko 18:30an hasita udal pleno aretoan

Nafarroako Fibromialgia Elkarteak (Afina) solasaldia antolatu du maiatzaren 10ean, ortzegun arratsaldeko 18:30etik aitzinera Lesakako udal pleno aretoan.

Nafarroako Fibromialgia Elkarteak (Afina) solasaldia antolatu du maiatzaren 10ean, ortzegun arratsaldeko 18:30etik aitzinera Lesakako udal pleno aretoan.

Fibromialgia SFC eta SSQMri buruz solas dezagun izenburupean, Amaya Flores nutrizionista, Gregorio Tiberio barne medikuntzan espezialdutako doktorea eta Jokin Espinazo Afinako presidentea ariko dira solasean.

 

Zinema liburutegian

Bertze aldetik, Lesakako udalak antolatutako maiatzan zinema saioen barnean, maiatzaren 11n, larunbat arratsaldeko 18:00etan Garfield filma ikusgai izanen da euskaraz Lesakako Herri liburutegian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun