Zilarrezko bi domina lortu ditu Irati Otxotekok Espainiako pistako txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 3a

Ezkerretik hasita lehenbizikoa da Irati Otxoteko lesakarra, podiumean bigarren postuan. Utzitako argazkia

Abiadura eta 500 metroko probetan bigarren izan da

Irati Otxoteko Arlegi txirrindulari lesakarrak zilarrezko bi domina esku­ratu zituen apirilaren 6an eta 7an Madrilen jokatutako Espainiako junior mailako pistako txirrindu­laritza txapelketan. Tafallako Reyno de Na­varra taldean ari da, eta abiadura proban eta 500 metrotan bigarren izan zen, taldekide duen Mar Manrique valentzia­rra­ren gibeletik. Abiadu­ra pro­ban 200 metro krono­metra­tuak izaten dituzte­ irtee­ra lanzatuarekin eta gero lehen zor­tzi­ sailkatuen artean buruz buruko norgehiagokak joka­tzen dituzte. 500 metroko proba ere kronometratua iza­­ten da, baina irteera geldirik egiten dute­.

Pistan orain ez ditu pro­ba aunitz izanen, «baina irailean jokatuko­ diren eliteen Espainiako txa­­­pelketetara joaten saia­tuko naiz, baita Euro­pako lehia edo mundiale­tara ere, nahiz eta zaila izan. Iaz atarian egon nin­tzen, baina­ Manri­que nire aur­kari zuzena ni baino hobeki­ zegoen. Ea aurten zortea dudan, na­hiz eta seguruenik berdi­na gertatu­», dio Iratik.

Errepidean, berriz, Espainiako kopan eta Euskaldun Tor­ne­oan­ ari da parte har­tzen, bere helburu nagusiak pistan dauden arren. Halere, uz­tailean­ eginen diren errepideko Espainiako Txa­pelketetara joa­nen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun