Cederna-Garalur elkarteak Alkaiagako industrialdean duen egoitzan bi ikastaro eginen dira datozen asteetan, enpresa txiki eta ertainei, dendei, autonomoei eta enpresa turistikoei zuzenduak.
Maiatzaren 15 eta 17an, “Finantza kudeaketa: negoziazioa bankuekin eta fakturazioa” ikastaroa eskainiko da, 09:00etatik 13:00etara. Bakoitzak beharrezkoa duen finantziazioa denborarekin kalkulatzen ikastea, eta aurrera begirako premiak aurreikustea, oinarrizko finantza-produktuak identifikatzea eta ezagutzea, eta horietatik egoera zehatz batean zein den egokiena jakitea, finantza-erakundeekin zehaztasunez negoziatzeko eta norbere proiektua defendatzeko alderdi tekniko garrantzitsuak ezagutzea, hainbat proposamenen arteko aldea zein den eta horietatik interes gutxiago ordaintzeko egokiena zein den ezagutzea edo faktura bat egiterakoan, oinarrizko alderdiak zein diren ikastea izanen da tailer honen xedea eta partehartzaile guziek bederatzina tutoretza-ordu izanen dituzte.
Maiatzaren 22 eta 24an, berriz, “Kostuen kudeaketa, mikroETEei zuzenduta: Ba al dakizu nola bihurtu errentagarri zure produktuak” tailerra eskainiko da, 09:00etatik 13:00etara. Norbere lanaren kostua objektibotasunez baloratzea, norbere produktuen eta bezeroen errentagarritasuna ezagutzea, kostuen analisia erabiltzea prezioak eta marjinak finkatzeko, enpresa txiki batek enpresa handiak dituen merkatu batean lehiakor izateko gara ditzakeen ekintzak ikastea, zein neurri ezarri krisi-garaian, enpresari kalterik eragin gabe murriztu daitezkeen kostuak zein diren ezagutzea eta erabakiak hartzeko kasu praktikoak landuko dira. Hemen ere partehartzaile guziek bederatzina tutoretza-ordu izanen dituzte.
Ikastaro baterako zein bertzerako informazioa eta izen ematea 948 567010 telefonoan edo sakana.admon@cederna.es helbide elektronikoan.