Duela hamalau urte hasi ziren Lekarozko institutuko ikasleak kontzertuak eskaintzen eta poliki-poliki mendialdeko gainerako institutuek ere ekimenarekin bat egin zuten. Geroztik, ikasturtean zehar prestatutakoa jendaurrean erakusten dute urtero, musika eta dantza artean. Gero eta gehiago direnez, banatzea erabaki zuten orain urte batzuk eta aurten, Bera, Leitza eta Zizurko institutuek elkarrekin ospatu dituzte egunak eta Lekaroz eta Doneztebekoek euren aldetik eginen dute.
Berako Toki Ona, Leitzako Amazabal eta Zizurko institutuetako ikasleek apirilaren 24an Beran eta 26an Lekunberrin eskaini zituzten emanaldiak eta maiatzaren 9an, heldu den asteazkenean, Zizurren eginen dute. Denetara, hiru institutu hauetako 600 ikaslek baino gehiagok hartuko du parte.
Lekaroz eta Doneztebeko Mendaur institutukoek, berriz, aitzinerago eginen dituzte emanaldiak.