Guardia zibilaren isuna saihesteko Lesakako herri sarreran zegoen murala kendu dute

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 2a

Gazte Martxa iragartzeko hainbat astez Lesakako herri sarreran egon den murala. Utzitako argazkia

Gazte Martxaren hari­ra, Lesakako he­rri sarreran horren berri­ emateko herriko gaz­teek­ egindako murala, halabeha­rrez zuriz margotu behar izan dute. Halaxe jakinarazi du Lesakako Gazte Mugimenduak. Euren al­da­rria Jalgi Hadi Garaipenera zen eta helburua «pareta urdin eta gorri biziz apain­tzea bertzerik ez genuen», baina gaine­ratu dutenez, «berde koloreko batzuei ez omen zitzaien­ sobera gustatu ar­telana eta beti bezala, zirikatze­ra etorri ziren». Margo­tzen ari ziren gaz­teetako­ bat identifikatu egin zuten. Hala ere, murala bu­katu eta «hainbat astez herri sarrera apain­tzen egon dela» adierazi­ du Gazte Mugimenduak, «gazte ma­r­txan parte­ har­tzeko deial­dia zabalduz». Baina due­la gutti, identifikatutako gaztearen etxera Nafarroako Go­bernuko gu­tuna iritsi da, eta Gazte Mugimendutik erran dutenez, «gutun horren arabera, guar­dia zibilak jarri­tako denuntzia batengatik, hamar eguneko epean­ murala xuriz margotzen ez bagenuen 1.500 eta 6.000 euro arte­ko isuna ordaindu behar genuen». Ho­ri dela eta de­sagertu da murala: «isuna ez dugu ordaindu, baina berri­ro ere argi­ geldi­tu zaigu berde kolo­rekoen jokamoldea zein den: adierazpen askatasuna uka­tzen segitzen dute». Ho­rren ai­tzinean ez direla makurtuko azaldu dute gazteek, eta herriak ber­tze hain­bat pareta dituela aprobetxatuz, larunbat honetan, hilak 5, ber­tze hitzordu bat egin dute: 09:30ean gelditu dira­ Lesakako Arranon, «ber­tze mural bat margo­tze­ko gazte martxaren oroi­tzapen gisara». Arra­tsal­de horretan Bilbon eginen den manifestazio­ra joateko deial­dia ere luza­tu dute eta gauean, Ka­ttu ostatuan antolatu dituzten kontzertuetara hur­biltzeko gonbita ere egin dute. Azken mezu bat ere luzatu nahi izan dute: «adierazpen askatasunaren alde, mar­go­tu dezagun Euskal He­rria­ kolore biziz eta jalgi gaitezen garaipenera».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun