Euskal preso eta iheslarien etxeratzea ahalbideratu nahi duen Herrira mugimenduak deituta, Frainera mendi martxa egin zen apirilaren 22an. Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Beratik abiatu zen martxa, bakoitza bere leloarekin eta batzuk oinez eta bertzeak autoz, denak Frainen elkartu ziren, guztira 50 lagunetik goiti. Behin harat ailegatuta, Herrira mugimenduren izenean pertsona bat solastu zen, zera aldarrikatuz: «muturreko egoera guztiak behin betiko desagertu behar direla, eta honekin akautzeko modu bakarra dagoela, mobilizazioen bitartez gizartearen inplikazioarekin, hain zuzen ere». Honen haritik, heldu den maiatzaren 19an eginen den Goazen Plazara! ekimenerako gonbidapena egin zuen.
Goazen plazara!
Maiatzaren 19an Euskal Herriko plazak betetzeko deialdia ere egina du Herrira mugimenduak. Egun horretan, herri guztietako plazak jendez betetzea nahi du Herrirak euskal presoak Euskal Herriratzeko eta gaixo dauden presoak herriratzeko eskatuz eta bizi osorako espetxe zigorrik ez izatea aldarrikatzeko.