Aurtengo udan San Juan Xar ezagutzeko bisita gidatuak Igantzitik eginen dira. Bertiz Partzuergo Turistikoak hartu du honetarako ardura eta handik antolatuko diren bisitaldietan San Juan Xar eta bere inguruari buruzko azalpenak Igantziko gazte batek emanen ditu.