Lurdes eta Antton musean azpitxapeldun

Nerea ALTZURI 2012ko maiatzaren 2a

TTIPI TTAPA

Eskualdeko hedabideon­ al­deko mus txapelke­ta­ren finalean, Petrisinekoborda­ko An­tton­ Maiz eta Lur­des Goñi senar-emaz­teak azpitxapeldun izan ziren Sunbillan. Pun­tu­ batengatik Berako Patxi­ku­ eta Asierrek­ irabazi zuten. Aipatu zigutenez, musean­ ari­tzea­ gustatzen zaie eta txapelke­ta batean parte har­tzen­ duten le­hen­ aldia­ da. Hurren­go urtean ere ariko omen dira. Berako Asier­ bertsotan ere trebea da­ eta hau bota zuen­ Xo­rroxinen fina­la eta gero: Patxi­ku eta ni joan ginen bai, larunba­tin­ Sunbillarat, eta ederki bai ederki, bazkaldu genuen behin­tzat, Ge­ro­ mus txa­pel­ke­­ta­ ze­goen, eta zapela guretzat, Zein polita den Maizi­ irauztia, ho­gei­ta bi eta hogei­ta­ bat.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun