Pailazoen ikuskizun koloretsua

Nerea ALTZURI 2012ko maiatzaren 2a

Nerea Altzuri

Apirilaren 21ean, Pelle Ttiki Haur Eskolaren alde antolaturiko ekimen jendetsua izan zen Beran. Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoek eta taldeko lagu­nek Zaz­pi­koloroa ikuskizun koloretsua eskaini zuten eta irriak, dantzak, kantak… giro pare­ga­bean arratsaldea pasatu genuen. Pelle Ttikiko hezi­tzaile eta gurasoak ere kontent daude. Pelle-Ttikin hainbat txoko egokitzeko asmoa dago, eta aukera izanez gero, material berriak­ erosiko dituzte. Bertzalde, oroitu, 2012-2013ko ikasturteari­ begira, larunbat­ hone­tan, hilak 5, eta 12:00etan, Pelle-Ttikin, proiektuaren be­rri­ emanen dela. Guraso, amatxi-atautxi, izeba-osabak... gonbida­tuak dau­de.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun