Gain-gainean dugu Mendi Itzulia

Nerea ALTZURI 2012ko maiatzaren 2a

Kamisetak eta jertseak salgai daude herriko ostatuetan

Seguru aurtengo Mendi Itzuliko kamiseta edo jertseren bat erosia izanen duzuela aunitzek. Hurbiltzen ari zaigu data. Duela bi urteko eguraldia enkarga­tzeko aukerarik balitz… Ekaitza Elkartea Mendi Itzulia antolatzen ari da eta aurten, maiatzaren 20an izanen da. Ibilbidean herriko mendietako tonto­rrak zeharka­tzen dira: Unanu (659 metro), Itsaszelaia (517), Izu (828), Oilargata (660), Ibintza (1.037), Ekaitza (1.040), Illurdi (1.085), Mendaur (1.136, aukerakoa), Mairubaratza (750) eta Zepuru (715).

Ibilbidearen distan­tzia 30 bat kilometrokoa da eta 1.740 metroko desnibela du. Irteera eta helmuga herriko plazan da, bidea ongi seinalizatzen da eta ibilbidean hornidura eta osasun zerbi­tzuak eskain­tzeko postuak paratzen dira. Parte hartze haundia izan da aitzineko edizioetan: 2003an 232 pertsona, 2004an 364, 2006an 418, 2008an 502 eta 2010ean 704 mendigoizale.

Hasieran aipatu bezala, kamisetak 12 eurotan eta jertseak 32 euroan salgai daude herri­ko ostatuetan. Informazio gehiagorako aldizkariko 51. orrialdean, www.menditzulia.com web orrialdean edo bi telefono hauetara deituta: 617 239 361/ 647 759 140.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun