Gazte Asanbladak Mugi hadi gazte! lelopean antolatutako Gazte Egunak euriari aurre egin behar izan zion apirilaren 14an, baina halere giro ederrean joan zen eta ekitaldi guziak umorez burutu ziren. Txapelketan egindako paellak bazkaltzera 98 lagun bildu ziren Herriko Etxeko arkupetan. Bazkalondoan jokoak egin ziren plaza inguruan eta hemen ere animazio handia izan zen. Eguraldiak ez zuen lagundu, baina halere Elektrotxarangarekin poteoa egin zen eta musika izan zen frontoiaren gibeleko aparkalekuan La Pulqueria, 3gabe2, Glaukoma Sound System eta DJ Bull taldeekin.