Apirilaren 16tik 20ra hainbat ekintza interesgarri egin zituzten Tantirumairu ikastolan. Alde batetik, bi ikastetxeren arteko lotura proposatzen duen Ikabil egitasmoan parte hartu zuten 5. eta 6. mailako ikasleek, Basauriko Arizko ikastolakoekin batera. Hainbat ekitaldiren artean, Guggenheim bixitatu zuten (argazkian). Bertze aldetik, ikasleen irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, apirilaren 19an Juul hauteskundeak burutu zituzten eta azken urteetako ohiturari eutsiz, irakurketa saioa izan zuten apirilaren 20an, Irati Otxoteko, Arritxu Muxika, Jone Otxoteko eta Edurne Marin ikasle ohiekin.