Saio hunkigarria eskaini zuen Tantirumairu Folklore Taldeak

Aitor AROTZENA 2012ko maiatzaren 2a

Aitor Arotzena

75 urte bete dira Condor legio naziak Gernika bonbardatu zuenetik. Gertakari hori oinarri hartuta 3:15 zail da konprenitzen ikuskizun hunkigarria eskaini zuen Tantirumairu euskal folklore taldeak apirilaren 21ean, Plaza Zaharrean. Pica­ssoren margolanetik ateratako irudiak balira bezala, emanaldi berezia egin zuten, euriari aurre eginez plaza bete zuten ikusleen gozamenerako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun