San Fermin elkartea Goizuetara

Aitor AROTZENA 2012ko maiatzaren 2a

San Fermin erretiratuen elkarteak Goizuetara bidaia antolatu du maiatzaren 18rako. Goizeko 08:00etan abiatuko da autobusa Plaza Zaharretik eta Hernanin barna Goizuetara joanen dira, bertan gosaldu eta bixita egiteko. Gero Leitza bisitatzera joanen dira eta Goldarazen bazkalduko dute. Bazkalondoan Arakilera joanen dira, Lacturale enpresa bisitatzera eta Altsasun barna bueltatuko dira. Txartelak maiatzaren 10a arte salgai paratuko dira, 25 euroren truke.

Maiatzaren 6an, Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria ere antolatu du San Fermin elkarteak, beti ere guttienez hamar lagun elkartzen badira. Maiatzaren 1ean, berriz, ohiko ibilaldi arautua egitekoa zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun