Lur urbanizaezinen planari buruzko bilerak eginen dituzte

Aitor AROTZENA 2012ko maiatzaren 2a

Duela 3-4 urte etxebizitza espedientea geldiarazi zitzaien 15 lagun daude

Lur urbanizaezin edo hiri lurretik kanpo dauden lurren inguruko plana egiten ari da udala, eta prozesu honetan lehen pausuetako bat duela 3-4 urte etxebizitza espedienteak geldiarazi zitzaizkien per­tsonekin bilera egin eta hauei egoera zertan den azaltzea izan da. Espedientea geldiarazia duten hamabortz bat lagun daude.

Behin hau eginda, plan hau prozesu parte hartzaile baten bidez garatzea ezinbertzekoa ikusten du Udalak. Honetarako bilera irekiak deituko dira, bertan, interesa duen edozein herritarrek bere ekarpenak egin edo kezkak argitu ahal izateko. Aipatu behar da bilera hauek gaiari ikuspegi orokor batetik begiratuz eginen direla, eta ez direla herritarrek izan di­tzaketen arazo edo interes partikularren in­guruan aritzeko. Bilera hauen helburua, herriko lur ez urbanizagarriak bere osotasunean egokien nola garatu erabakitzea izanen da, ho­rregatik interesa duen edozein pertsona bilera hauetan parte har­tzera animatu nahi dute Herriko Etxetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun