San Migel Zubiko Lagunak zubia zaharberritzen hasi dira. Juan Ignacio Oiartzabal da obraren arkitektua eta zuzendaria, Rufino Dozagarat kontratista eta obraren zuzendaria eta gainerako langileak Ixa Ordoñez, Xanti Maia eta Totono dira. Apirilaren 17an egin zuten lehenbiziko lan saioa –argazkian– eta paretak garbitzen aritu ziren. Bide batez, norbaitek esku bat bota nahiko balu, boluntarioek ateak zabalik izanen dituztela adierazi dute. Astearte eta ortzegunetan biltzen dira, 09:30etik 12:30era.