Labiaga Ikastolako Larun Ttiki Mendi Taldeak hurrengo irteerak zehaztu ditu. Igande honetan, Sarako ikastolakoekin buelta bat eginen dute eta horretarako 09:30ean Iamotenean egin dute hitzordua. Maiatzaren 13an Herri Urrats bestara joanen dira, 08:00etan Iamoteneatik abiatuta. Maiatzaren 27an Larungo bestara joanen dira eta 09:00etan gelditu dira Iamotenean. Ekainaren 10ean Saioara joanen dira 09:00etan abiatuta. Gero, bazkaria eginen dute.