Baztan-Bidasoaldeko XXV. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 25ean bukatuko da

TTIPI TTAPA 2012ko maiatzaren 4a

Partehartzaileak lau mailatan banatu dira eta ekainaren 1ean emanen dira sariak

Bidasoko hogeita bortzgarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Bidasoko hogeita bortzgarren Bertsopaper lehiaketa antolatu dute Berako Kultur Batzordeak eta Bortzirietako Bertso Eskolak, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen laguntzarekin, Baztan-Bidasoa inguruan bizi direnentzat. Lanak maiatzaren 25a baino lehen aurkeztu beharko dira.

Jatorrizko, argitaratu gabeko eta bertze lehiaketaren batean saritu ez diren bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko du gaia, doinua eta neurria.

Parte-hartzaileak 4 mailatan banatuko dira:

A mailan, 12 urte arteko haurrek parte hartuko dute eta gutienez bi bertso edo lau kopla osatu beharko dituzte. Sariei dagokienez, 30 euro eta trofeo bat eta bigarrenak 20 euro.

B mailan, 12 urtetik 16 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez lau bertso egin beharko dituzte. Irabazleak trofeoa eta 80 euro eramanen ditu eta bigarrenak 40 euro.

C mailan, 16 urtetik 18 urte arteko gazteak sarituko dira eta gutienez sei bertso egin beharko dituzte. Irabazleak trofeoa eta 100 euro jasoko du eta bigarrenak 80 euro.

D mailan 18 urtetik goitikoek hartuko dute parte eta gutienez zortzi bertso egin beharko dituzte. Irabazleak 150 euro eta trofeoa jasoko du eta bigarrenak 100 euro.

Bertsoak maiatzaren 25a baino lehen bidali beharko dira helbide honetara:

Berako Kultur etxea
Baztan-Bidasoako XXV. Bertsopaper Lehiaketa
Eztegara pasealekua 11
31780 BERA (NAFARROA)

Bertsoak onartuak izateko izenburua eta adina eramanen dute bakarrik agerian. Bertze gutun-azal itxi batean bertsoen izenburua paratuko da azalean, eta barrenean egilearen izen-abizenak, adina eta telefonoa.

Epaimahaia Bortzirietako Bertso Eskolak izendatuko du, eta honen erabakia ezin izanen da gibelera bota. Epaimahaiak sariak hutsik utzi ahalko ditu, edo aipamen bereziak eman. Sariak Berako Kultur Etxean ekainaren 1ean, ortziralea, arratsaldeko 18:00etan eginen den ekitaldian banatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun