Kaxerna Gaztetxeak Berako Gazte Eguna antolatu du apirilaren 28an. Larunbatean egun osoan ekitaldiak izanen dira eta horiek borobiltzeko, Goienetxe Anaiak taldeak kontzertua eskainiko du.
Goizeko 10:00etan altxorraren bila jokoan abiatuko dira gazteak. 14:00etan bazkaria izanen da. 10 euroren truke menua, edaria, postrea eta kopa bat izanen da. Txartelak Kataku eta Errekalden salgai izanen dira apirilaren 25a arte.
Bazkalondoan, 17:30 aldera, batukada herrikoia eginen da gaztetxetik herrira. Horretaz gain, txiste lehiaketa, sokadantza eta irrintzi lehiaketa ere eginen dira. 19:30ean karaokea izanen da Katakuko terrazan. 21:00etan luntxa eginen da eta ekitaldiak burutzeko, 22:00etatik aitzinera kontzertua Goienetxe Anaiak taldearekin.
Kaxerna Gaztetxetik ekitaldietan parte hartzeko eta bizikleta, mozorroa, perkusioa eta edalontzia eramateko deia egin dute.