Apirilaren 29an, igande eguerdiko 12:00etatik aitzinera, Urrezko Aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko da Berako Eztegara pilotalekuan. Urrezko eta Gazte mailako saio bana izanen da. Sarrera 10 eurokoa izanen da helduentzat eta haurrak doan sartuko dira.
Urrezko Mailan, Oihan Larretxea (Bera), Antonio Senosiain (Olague), Jon Rekondo (Leitza), Xabier Mindegia (Beintza-Labaien), Arkaitz Olano (Leitza) eta Gasteizko Armentian bezperan jokatutako kanporaketan bigarren sailkatzen den aizkolaria lehiatuko dira. Hain zuzen, bezperan Armentian Ugaitz Mugertza II, Luis Txapartegi, Xabier Zaldua, Unai Otaño, Juan Rodriguez eta Jose Angel Zubiaga ariko dira.
Gazte mailan, berriz, Joxan Etxeberria (Ziga), Iker Vicente (Otsagi) eta Julen Olano II (Leitza) lehiatuko dira Beran.
Saioa Euskal Telebistak grabatuko du eta igande arratsaldean berean botako du.