Aste mugitua izan dute Lesakako Tantirumairu ikastolan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 25a

Tantirumairu ikastolako eta Basauriko Arizko ikastolako ikasleak Bilboko Guggemheimeko atarian, Ikabil proiektuko ateraldian. Utzitako argazkia

Ikabil, Juul hauteskundeak eta irakurketa saioa izan dituzte

Joan den astean hainbat ekintza interesgarri egin zituzten Lesakako Tantirumairu ikastolan.

Joan den astean hainbat ekintza interesgarri egin zituzten Lesakako Tantirumairu ikastolan.

Alde batetik, bi ikastetxeren arteko lotura proposatzen duen Ikabil egitasmoan parte hartu zuten astelehenetik ortziralera bosgarren eta seigarren mailako ikasleek, Basauriko Arizko ikastolako ikasle eta irakasleekin batera. Egitasmo hau 1998-99 ikasturtean hasi zenetik hainbat eta hainbat ikasle eta familiek parte hartu dute. Aurtengo egitarauan, tirolina eta body board Gorlizeko hondartzan, Madariaga dorretxea eta Guggemheim bisitatu, Saltillo itsasuntzia, Amaiurko errota eta “gaztelua”, Bertizko interpretazio zentrua, Pedro Lanz-ekin solasaldia, Linddurrenborda sagardotegira bixita eta bertze zenbait eximen izan dituzte.

Bertze aldetik, ikasleen irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, apirilaren 19an Juul hauteskundeak burutu zituzten, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guzien parte hartzearekin. Idazle eta ilustratzaile gustukoenak aukeratzeko hauteskundeak egin zituzten.

Eta irakurzaletasuna eta ikasleen irakurketarako motibazioa eragiteko helburu horretan, azken urteetako ohiturari eutsiz, irakurketa saioa izan zuten apirilaren 20an. Bertze urte batzutan, lanbide ezberdinetako langileek, gurasoek edo aitatxi-amatxiek hizkuntza ezberdinetan irakurri dituzte ipuinak eta aurten lau ikasle ohi izan dira, Irati Otxoteko, Arritxu Muxika, Jone Otxoteko eta Edurne Marin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun