Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Goizuetara bidaia antolatu du maiatzaren 18rako.
Goizeko 08:00etan abiatuko da autobusa Lesakako Plaza Zaharretik abiatu eta Hernanin barna Goizuetara joanen dira, bertan gosaldu eta bixita egiteko. Gero Leitza bisitatzera joanen dira eta Goldarazen bazkalduko dute. Menuan zainzuriak, txistorra, ilar beltzak odolki eta azarekin, haragi zopa, ajoarriero, bildotsa, txuleta eta postrerako mamia eta goxua izanen dute, edaria, kafea eta kopa barne. Bazkalondoan Arakilera joanen dira, Lacturale enpresa bisitatzera eta Altsasun barna Lesakara bueltatuko dira. Txartelak apirilaren 15etik maiatzaren 10era salgai paratu dira elkartearen ostatuan, 25 euroren truke.
Ibilaldi arautua
Urteroko ohiturari eutsiz, maiatzaren 1ean ibilaldi arautua ere antolatu du San Fermin elkarteak. Beti bezala, bikoteka eginen da eta lehenbiziko bikotea 10:00etan abiatuko da elkartetik. Landazelaia eta fabrikako errepidean barna, osasun zentroa, parkea, Sumusako ataka, Kastillobaita, Irubide, Martxanpaita, Txakaingo zubia Txakaingo iturria, Matxitenea, Lizardibaitako zubia, Eroski eta Plaza Zaharran barna igaro ondotik, berriz ere jubilatuen elkartean izanen dute helmuga. Ondotik, hameketakoa eskainiko zaie parte hartu duten bazkide guzieri.
Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria
Maiatzaren 6an, Ama eta Amatxien Eguneko bazkaria ere antolatu du San Fermin elkarteak, honako menu honekin: kroketak, entsalada epela, legatza eta izozkia txokolate beroarekin. Txartelak elkartean hartzen ahal dira 20 euroren truke, apirilaren 30a baino lehen. Guttienez hamar bazkide beharko dira bazkaria egiteko.