Giro eta animazio ederrean burutu da Berako San Jose Zahar Etxeko Aste Kulturala

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 24a

Ortziralean bertsolarien bixita izan zuten Zahar Etxean. Rosa Errandonea

Emaitza antzerki taldearen antzezlan komikoarekin bukatu zen igandean

Ekitaldiz beteriko kultur astea ospatu zuten Berako San Jose zahar etxean apirilaren 16tik 22ra. Aste osoan Rosa Mari Errandonearen argazki zaharren erakusketa ikusgai izan zen eta gorretaz gain, egunero izan zen ekitaldiren bat.

Ekitaldiz beteriko kultur astea ospatu zuten Berako San Jose zahar etxean apirilaren 16tik 22ra. Aste osoan Rosa Mari Errandonearen argazki zaharren erakusketa ikusgai izan zen eta gorretaz gain, egunero izan zen ekitaldiren bat.

Apirilaren 17an, asteartean talo tailerra egin zen Maria Mitxelenarekin. Apirilaren 18an, asteazkenean, Ilargi betea sorginen larrean taldearekin antzerkia izanen da.

Ortzegunean, Irazoki bikote alairekin kantaldia izanen da.

Apirilaren 20n, ortziral arratsaldean bertsolariak aritu ziren. Garaxi Taberna aurkezle zela, Patxi Kastillo, Iban Garro, Aitor Elexpuru eta Julen Zelaieta aritu ziren bertso kantari.

Apirilaren 21ean, larunbatarekin, magoen ikuskizuna izan zen eta Berako San Jose Zahar Etxeko Aste Kulturala bukatzeko, mojen antzerki komikoa izan zen Emaitza taldearekin igande arratsaldean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun