Bera, Leitza eta Zizurko institutuetako ikasleek kontzertua eskainiko dute apirilaren 24an Beran

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 24a

300 ikasle baino gehiago elkartuko dira astearte arratsaldean Berako Eztegara pilotalekuan. Artxiboko argazkia

Astearte arratsaldeko 17:00etan hasiko da emanaldia Eztegara pilotalekuan

Kontzertuak eskaintzeko elkartuko dira mendialdeko institutuetako ikasleak aurten ere. Lehenbizikoa apirilaren 24an, astearte arratsaldeko 17:00etan izanen da Berako Eztegara pilotalekuan, Berako Toki Ona, Leitzako Amazabal eta Zizurko institutuen eskutik.

Kontzertuak eskaintzeko elkartuko dira mendialdeko institutuetako ikasleak aurten ere. Lehenbizikoa apirilaren 24an, astearte arratsaldeko 17:00etan izanen da Berako Eztegara pilotalekuan, Berako Toki Ona, Leitzako Amazabal eta Zizurko institutuen eskutik.

Duela hamalau urte hasi ziren Lekarozko institutuko ikasleak kontzertuak eskaintzen eta poliki-poliki mendialdeko bertze institutuetakoak ere hasi ziren. Berako Toki-Onakoak, erraterako, duela bederatzi urte hasi ziren. Beraz, heldu den urtean, kontzertuen hamabosgarren urteurrena eta Berako Toki-Ona hasi zenetik hamargarren urteurrena beteko dela aipatu digu Beran irakasle eta lehenbiziko kontzertu honen antolaketa lanetan dabilen Joxean Zabalok. Gero eta ikasle gehiago zirenez, banatzea erabaki zuten eta Lekaroz eta Doneztebeko ikasleek aitzinerago eginen dituzte beraien emanaldiak.

Astearteko emanaldian hamabi kantu eskainiko dituzte 330-340 bat ikaslek: Anabasa (Ze esatek!), Ikusi nuenean (Kazkabarra), The final countdown (Europe), Nazi de fresa (Bizardunak), Loretxoa (Exkixu), Boogie koronelaren martxa (Malcolm Arnold), What ever you want (Status Quo), Has bizi (Xutik), No hay tregua (barricada), Begitara begira (Vendetta), Gogoak (Esne Beltza) eta Jaia (Skalariak).

Berakoaren ondotik, Leitzako institutukoek Lekunberriko kiroldegian antolatuko dute bigarren kontzertua apirilaren 26an, ortzegun arratsaldeko 17:00etan. Zizurren, berriz, maiatzaren 9an izanen da kontzertua. Denera, hiru institutu hauetako 600 ikaslek baino gehiagok hartuko du parte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun