Euskal preso eta iheslarien etxeratzea ahalbideratu nahi duen Herrira mugimenduak deituta, Frainera mendi martxa egin zen apirilaren 22an. Arantza, Igantzi, Etxalar, Lesaka eta Beratik abiatu zen martxa, bakoitza bere leloarekin eta denak Frainen elkartu ziren, guztira 50 lagunetik goiti. Frainera mendi martxa hau egin den bigarren aldia izan da aurtengoa.
Goazen plazara
Maiatzaren 19an Euskal Herriko plazak betetzeko deialdia ere egin du Herrira mugimenduak, euskal preso politikoen eskubideen alde. Egun horretan, herri guztietako plazak jendez betetzea nahi du Herrirak euskal presoak Euskal Herriratzeko eta gaixo dauden presoak herriratzeko eskatuz eta bizi osorako espetxe zigorrik ez aldarrikatzeko.