Zilarrezko bi domina eskuratu ditu Irati Otxoteko txirrindulariak Espainiako pistako txapelketan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 19a

Irati Otxoteko, podiumaren bigarrern koxkan. Utzitako argazkia

Abiadura eta 500 metroko probetan bigarren izan zen lesakarra junior mailan

Irati Otxoteko Arlegi txirrindulari lesakarrak zilarrezko bi domina eskuratu zituen apirilaren 6an eta 7an Madrilgo Galapagar-en jokatutako Espainiako junior mailako pistako txirrindularitza txapelketan.

Irati Otxoteko Arlegi txirrindulari lesakarrak zilarrezko bi domina eskuratu zituen apirilaren 6an eta 7an Madrilgo Galapagar-en jokatutako Espainiako junior mailako pistako txirrindularitza txapelketan.

Tafallako Reyno de Navarra taldean ari da Irati junior mailako bere azken denboraldian eta abiadura proban eta 500 metrotan bigarren izan zen, taldekide duen Mar Manrique valentziarraren gibeletik. Abiadura proban 200 metro kronometratuak izaten dituzte irteera lanzatuarekin eta gero lehen 8 sailkatuen artean buruz buruko norgehiagokak jokatzen dituzte. 500 metroko proba ere kronometratua izaten da, “baina aurrekoa ez bezala irteera geldirik zaudela egiten da”, Otxotekok aipatu digunez.

Pistan orain ez ditu proba aunitz izanen, “baina irailean jokatuko diren eliteen Espainiako txapelketetara joaten saiatuko naiz, baita europeo edo mundialetara ere, nahiz eta hagitz zaila izan. Aurreko urtean ataria egon nintzen, baina Mar Manrique nire aurkari zuzena ni baino hagitzez hobeto zegoen. Beraz, ea aurten zorterik badaukadan nahiz eta seguruenik berdina gertatuko zaidan” aipatu digu lesakarrak.

Errepideko txirrindularitzari dagokionez, berriz, Espainiako kopa eta "torneo euskaldun" ari da korritzen, nahiz eta bere helburu nagusiak pistan dauden. Hala ere uztailean jokatuko diren errepideko espainiako txapelketetara ere joango da, ahal duen hobekien ibiltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun