«Oroimen nahiz memoriarik gabe gure herriaren etorkizuna marraztu ezingo dugulako», apirilaren 21ean, larunbat arratsaldeko 20:45ean Lesakako Plaza Zaharrean Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak 3:15 zail da konprenitzen ikuskizuna eskeiniko du.
Apirilaren 26an, 75 urte beteko dira Condor legio naziak Gernika herria bonbardatu zuela. Gerra Zibilaren baitan, Francoren aliatuek burututa, Historian lehen aldiz herritarrak zuzenki hiltzeko ekintza izan zen hau, baina ez bakarra: Durango, Eibar eta bertze hainbertze euskal herri faxismoaren bonben bidez sarraskituak izan ziren.
Urteurrena hori oinarritzat hartuta prestatutako ikuskizuna eskainiko du Tantirumairuk.