San Migel zubia auzolanean moldatzen hasi dira

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 18a

San Migel Zubiaren Lagunak astearte eta ortzegun goizetan ariko dira lanean eta nahi duen guziak parte har dezake zaharberritze lanetan. Rosa Errandonea

Astearte eta ortzegun goizetan ariko dira Bera eta Alkaiaga lotzen dituen zubi historikoan

Bera eta Alkaiaga lotzen dituen San Migel zubi historikoa zaharberritzen hasi zen apirilaren 17an San Migel Zubiaren Lagunak taldea. Astearte eta ortzegunetan, goizeko 09:00etatik 12:30era ariko dira lanean eta hortaz, lagundu nahi duten boluntario guziak ongietorriak izanen direla jakinarazi dute.

Lehenbiziko egunean paretak garbitzen, sustraiak kentzen eta gisako lanetan aritu ziren Juan Ignacio Oiartzabal arkitektua eta obraren zuzendaria, Rufino Dozagarat kontratista eta obraren zuzendaria hau ere, Ixa Ordoñez, Xanti Maia, Totono Errandonea…

Jakina denez, San Migel zubia Espainiako Independentzia Gerraren guda handi baten lekuko izan zen 1813ko irailaren 1ean, Frantziako eta Ingalaterrako tropen artean. Bertan hil ziren Daniel Cadoux kapitain ingelesa eta berak gidatzen zuen 95. dibisioko gizonen erdiak eta kapitain horren omenez oroitarria kokatua dago San Migel zubian. Hain zuzen, guda horren bigarren mendeurrena dela-eta hasia da batzorde bat lanean Beran, heldu den urteari begira ekitaldi ezberdinak antolatzeko.

Berriki, Bera eta Lesakako udalek San Migel zubitik harriak ebatsi zituztela ere salatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun