Ortzegunean hartuko du Udalak ofizialki UEMAn sartzeko erabakia

Joxean ORTEGA 2012ko apirilaren 17a

Oskar Txoperena

Martxoaren 31n, Udaberriko Besten ba­rrenean, Igantzi UEMAn sartuko da. Zer da UEMA? aurkezpena egin zen. Elizatean egindako aurkezpen honetara 40 bat lagun bildu ziren. Alkatearen hitzak aditu ondotik, bertaratutakoek Pagolizarra eta euskara bideoa ikusteko aukera izan zuten. Bideo horretan herriko eskolako hau­rrek modu hagitz argian azaltzen dute UEMA zer den, zergatik den beharrezkoa euskararen aldeko neu­rriak hartzea, eta hori guztia San Joan Xa­rreko erreserba naturalarekin alderatuz. Herritarren aitzinean aurkezpen hori egin ondotik, ortzegun honetako, apirilak 19, osoko bilkuran Udalak ofizialki hartuko du UEMAn sar­tzeko erabakia. Erabaki horrek jendearen ai­tzinean egon beharko du 30 egunez, eta epe hori pasatu ondotik, UEMAko batzar nagusiak onartu beharko du, eta batzar hori Goizuetan izanen da, ekainaren 9an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun