Bidegurutzetik harrobira doan errepidea zabaltzen hasi dira

Joxean ORTEGA 2012ko apirilaren 17a

Lanen kostua harrobiak berak ordainduko du osotasunean

Kruzerotik edo bidegurutzetik harrobira doan errepide zatian, bidea zabaltzeko lanak hasi dituzte. Lan hauek harrobia haunditzeko proiektuaren ondorioetako bat dira. Honen arabera, ha­rrobiko enpresak bere gain hartu ditu errepidea zabaltzeko lanak: hau da, berak ordainduko du obra­ren gastu osoan. Harrobia haunditzearen akordioa 2003/2007 agintaldian hartu zuen Udalak. Lanek urte bateko epea izanen dute.

 

Obra gehiago

Lesakarako bidean, zuhaitz batzuk bota ondotik, bazter bat arrisku­tsu samar gelditu zen eta horri erantzunez, Udalak bionda bat paratu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun