Kooperatibako berri

Nerea ALTZURI 2012ko apirilaren 17a

Bortzak Bat koopera­tibak urteak daramatza baz­kideei zerbitzu egokiago bat eskaintzeko lanean. Gaur egun, 128 baz­­kide ditu eta pentsu, abonu eta erremintez ­gain, egunerokoan etxean behar diren produktuak saltzen ditu. Traktore eta berogai­luentzat B gasolio zerbitzua ere eskain­tzen du, AN kooperatibaren bidez ohi baino mer­keago. Orain, berriz, ANk Alkaiagan paratu duen surtidorean A gasolioa har­­tzeko eskaintza egin die bazkide eta hauen fa­mi­liei, litroko 0,08 euroko deskontua iraga­rriz. Horiek dira, bertzeak­ bertze, bazkideen esku dauden zerbitzuak.

Eta norbaitek kooperatibako bazkide egin nahi badu, Nafarroa­ko Ku­txan 60 euroko or­dainke­ta egin eta agiri horrekin kooperatibara joan­ behar du datuak ematera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun