Maiatzaren 12an kantu bazkaria antolatu du Burlada jatetxeak. Aspaldiko urteetan kantu zaharren bilketan dabilen Angel Mariezkurrena bere taldearekin bertan izanen da eta Frantzisko musikariak ere arratsaldea alaituko du. Sekulako harrera izaten du Dantxarinean Mariezkurrenak antolatzen duen egunak eta orain Burlada jatetxeak lekukoa hartu du. Maiatzaren 10a baino lehen eman behar da izena Burladan edo 948 634027ra deituz.