Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuna izanen da larunbatean Beran

Nerea ALTZURI 2012ko apirilaren 17a

Mila sarrera paratu dira salgai

Ez da erraza Euskal Herriko pailazorik ospe­tsuenekin ikuskizun bat antolatzea. Han eta hemen ibiltzen dira Pirritx, Porrotx eta Marimots eta data bat libre aurkitzeko zaila izaten da. Baina Pe­lle Ttiki Haur Eskolako he­­­zitzaile eta gurasoak joan den urte bukaeratik­ harremanetan jarri ziren pailazoekin. Azkenean, apirilaren 21ean, hutsune bat zutela egutegian eta data horixe aukeratu­ eta lanean burubelarri hasi ziren ikuskizuna an­tola­tzen. Herrian gisa honetako emanaldietarako azpiegitura egoki­rik ez dagoelako, Lesaka­ eta Be­­rako udaletxeetako ateak jo zituzten eta Pe­lle­­ Ttiki­koen hitzetan, ha­rrera arront ona izan zuten bietan. Bai­na bat aukeratu behar eta Beran egitea erabaki zuten.

Larunbatean Ez­te­ga­ra pilotalekuan izanen da ikuskizuna, 18:00­etatik aitzinera. Mila sa­rrera salgai paratu dira 7 eurotan­: Pabloenean, Beran (Erre­kalde), Lesakan (Atxaspi), Donezteben (Titi), Elizondon (Fantxi­ke), Igan­tzin (La Villa), Etxalarren (He­rriko), Sunbillan (kanpinean), Urdazubin (farmazia) eta Irunen (AEK). Honez gero, ttikituak izanen dira sa­rrera horiek.

Pelle Ttikik dituen gastuak arin­tzeko ekitaldi garran­tzitsua izanen da. Momentuz, aurreikuspenen arabera, sekulako eran­tzu­na izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun