Aste Santuko larunbatean kasik bikoiztu egin zen herriko populazioa, Jalgi Hadi Garaipenera ekimenak antolatutako Gazte Martxa Saratik abiatu eta Beratik pasatuta, Nabazen barna ailegatu zenean. Ez zuten eguraldiaren laguntzarik izan, baina beraien kanpindendak hartu eta Landazelaietan horretarako prestatua zuten kanpalekuan paratu zituzten, gauean Zambrako aparkalekuan jarritako karpan gazte ekitaldiaz eta Gaubela, Skatu, Governors, Willis Drummond eta Anai Arrebak taldeek eskainitako kontzertuaz gozatzeko. Igande goizean ere Goienetxe triki eta Sound System taldeen musika doinuekin ernatu ziren gazteak eta herria garbitu eta aski txukun utzi ondotik autobusean joan ziren gehienak Iruñera, Aberri Eguneko manifestazioan parte hartzera.