Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatuta Tantirudantza jaialdia ospatu zen apirilaren 1ean. Tantirumairu taldeko dantzariekin batera, Etxalarko Altxatakoak eta Gipuzkoatik, Getariako Gure Txeru eta Astigarragako Astigar taldekoak aritu ziren, ehun dantzari baino gehiago guztira. Goizean, kanpotik etorritako talde bakoitzak ibilbide bat egin zuen karrikaz karrika. Eguerdi aldean, herriko dantzariek Zubigainekoa dantzatu zuten Onin errekaren petriletan eta gero talde guztiek emanaldia eskaini zuten plazan. Bazkalondoan, pailazoen saioarekin borobildu zen aurtengo Tantirudantza. Bertze aldetik, Tantirumairu Euskal Folklore Taldeak ‘3:15 zail da konprenitzen’ dantza emanaldia eskainiko du apirilaren 21ean, larunbat arratsaldeko 20:30ean.