Ricardo Baroja eskolan, gurasoen arteko harremanak euskaraz bultzatu nahian

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Utzitako argazkiak

Egindako ikerketan argi gelditu denez, guraso eta heldu aunitzen arteko harre­man hizkuntza gaztelera izaten da, haurrei euskaraz egin arren. Guraso eta helduen artean, hizkuntz ohituretan aldaketa sustatu gogoz, plan bat martxan jarri­ dute Ricardo Baroja eskolako patioan, arratsaldeetan, klaseak bukatu ondotik. Planaren­ xedea argia da: patioan ere euskaraz egitea eta hizkuntz ohiturak aldatzea. Helburu horrekin, Euskararen Eguna es­kola orduetan ez ezik, eskola ordu­tik kanpo ere ospatzea erabaki zuten­, guraso eta ikasleen artean hainbat jarduera eginez. Horrez gain, martxoa­ren 23an mintzodromoa delakoa anto­latu zuten. Arratsaldeetan, patioan haurrak zaintzen egoten diren gurasoak eskolako jantokian bildu eta patioko elkarrizketak jantokian egitera animatu zituz­ten, baina euskaraz. Bitartean, guraso hauen seme-alabek ere jolasak euskaraz egiteko aukera izan zuten, eskolan egunero Euskaraz­ Mintza programa sustatzeaz ardura­tzen den begiralearen eskutik. Jantokia kafetegi bihurtu zuten eta 26 guraso elkartu ziren. Ricardo Baroja eskolatik ekimen honen inguruan­ egin duten balorazioa ona izan da. Apirilaren 1ean eta 2an, berriz, Euskara Mankomunitateko teknikariak hizkuntz transmisioari buruzko hitzaldia eman zien Haur Hezkuntzako gurasoei. Eta hilabete honetan Zientziaren arratsal­dea ere antolatuko dute, eskola ordutik kanpo, hainbat gurasoren eskutik, patioa zientziaz ez ezik, euskaraz ere blaitzeko. Gisa berean, min­tzodromoa errepikatzeko asmoa ere badute heldu diren hilabeteetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun