Bestetako egitarauaren azal lehiaketa

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Sanesteban besteta­ko egitarauaren azalerako lehiaketa zabaldu du Kultur Batzordeak. Bera­ko Sanesteban Bestak 2012 testua agertuko beharko da azalean eta bes­ta giroa islatu beharko du. Nahi duen guztiek parte har dezakete lehiaketan, eta nahi hainber­tze lan aurkeztuz, gainera. Apirilaren 27an bukatuko da lanak aurkezteko epea, 13:30ean He­rriko Etxeko bulegoetan.

Aurkeztutako lanaren gibelean goitizen bat baino ez da paratuko, eta aparteko gutun-azal batean erantsiko dira egilearen datuak. Irabazleak 300 euro jasoko ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun