Baratze ekologikoen inguruan, ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du Udalak. Apirilean hasi eta maiatzean bukatuko da eta 12 ordukoa izanen da, hiru egunetan banatua.
Apirilaren 21ean eta 28an alde teorikoa landuko da eta maiatzaren 5ean alde praktikoa. Saio guztiak 09:00etatik 13:00etara eginen dira, tartean 15 minutuko atsedenaldiarekin. Kultur Etxean eskainiko da.
Izena emateko epea apirilaren 10az geroztik zabalik dago eta ortzegun honetan, apirilak 19, bukatuko da epea. Herriko Etxean edo 012ra deituta eman behar da izena. 25 euro kostako da ikastaroa eta lehenbiziko egunean ordaindu beharko da.