Haurtzaroko ezintasunaren inguruan jardunaldiak eginen dira Bortzirietan apirilaren 23an eta 25ean

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 19a

Osasun Zentruko Belen Compains eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Jokin Apezetxea antolatzaileak. Utzitako argazkia

Astelehenean Lesakan eta asteazkenean Beran eginen dira Osasun Zentroak eta Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako mahainguruak

Bortzirietako haurtzaroko ezintasunaren inguruko jardunaldiak eginen dira apirilaren 23an eta 25ean, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bortzirietako Osasun Etxeak antolatuta.

Bortzirietako haurtzaroko ezintasunaren inguruko jardunaldiak eginen dira apirilaren 23an eta 25ean, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Bortzirietako Osasun Etxeak antolatuta.

Jokin Apezetxea Mankomunitateko teknikariak aipatutakoaren arabera, aurten hamargarren edizioa beteko duten jardunaldi hauen helburua “batez ere familiak elkartzea eta bere zalantzak eta esperientzien inguruan solastea da, beraiei entzun nahi diegu eta ponentzia teknikoak izan arren, gero familiei hitza emanen diegu”.

Apirilaren 23an, astelehenarekin, Lesakako erabilera anitzeko aretoan, osasun zentroaren parean, 17:30etik 19:30era instituzioen mahai inguruan eginen da. Osasun arloko hizlaria Belen Compains Osasun zentroko pediatra izanen da; hezkuntza arloko hizlaria Rosa Mutuberria, hezkuntza orientatzailea Rikardo Baroja eta Irain Ikastetxe publikoetan; gizarte politikako hizlaria, berriz, Cristina Arregui, Nafarroako arreta goiztiarreko zentroko zuzendaria izanen da.

Apirilaren 25ean, berriz, Berako Beralandetan elkarteen mahai ingurua eginen da 17:30etik 19:30era. ANFASeko hizlaria Elena Ganuza, arreta goiztiarreko programako arduraduna izanen da; ASPACeko hizlaria Isabel Pardo (Aspaceko arduraduna); ONCEko hizlaria Esperanza Calderón irakaslea eta Eunateko hizlaria Nerea Archanco logopeda eta familien arreta programako arduraduna. Moderatzaile lana Jokin Apezetxea gizarte langileak beteko du.

Familiako kontziliazioa erraztearren, behin jardunaldiak bukatuta afaria eginen da, apirilaren 25ean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun