Preso eta iheslariak etxeratzeko eskatuz mendi martxa eginen da apirilaren 22an Frainera

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Joan den urtean ere Frainera joan ziren bortz herrietako mendizaleak, presoen eskubideen alde. Artxiboko argazkia

Bortz herrietatik abiatuko dira mendizaleak igande goizean

Euskal Preso eta iheslarien etxeratzea ahalbideratu nahi duen Herrira herri mugimenduak mendi martxa antolatu du igande honetarako, apirilak 22. Bortzirietako herri guztietatik abiatuko da mendi martxa, bakoitza bere aldarrikapenarekin, eta Frainen bilduko dira guztiak.

Arantzako plazatik 09:30ean aterako dira, Isolamendurik ez! lelopean. Berako Iamoteneatik 09:00etan abiatuko dira Gaixo larriak aske eskatuz. Etxalarko frontoitik 09:30­ean aterako dira Preso eta iheslariak etxera aldarrikatuz. Igantziko frontoitik 10:30ean aterako dira Sakabanaketarik ez! lelopean eta Lesakako plazan 10:00­etan egin da hitzordua, dagoeneko zigor osoa bete duen Iñaki Fagoagaren askatasuna eskatuz.

Herritarren parte hartze zuzenarekin Bortzirietako herrietan aurkezpen berriak eta ekimenak iragarri ditu Herrira mugimenduak eta horietako bat da igande honetan eginen den mendi martxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun