Gazte Eguna antolatu du Lesakako Gazte Asanbladak apirilaren 14an

Aitor AROTZENA 2012ko apirilaren 12a

Lesakako gazteek elkarrekin biltzeko aitzaki piolita izanen dute larunbatean. Artxiboko argazkia

La Pulqueria, 3gabe2, Glaukoma Sound System eta DJ Bull ariko dira larunbat gauez

Lesakako Gazte Asanbladak Mugi hadi gazte! lelopean Gazte Eguna antolatu du apirilaren 14rako. Egun osoan hainbat ekitaldi izanen dira, gaueko kontzertu handiarekin borobilduko direnak.

Gazte Asanbladak Mugi hadi gazte! lelopean Gazte Eguna antolatu du apirilaren 14rako. Egun osoan hainbat ekitaldi izanen dira, gaueko kontzertu handiarekin borobilduko direnak.

09:00etan txupinazoa eta diana-kalejira eginen da. 10:30ean gosaria eta hasiera ekitaldia. 11:30ean murala margotzea eta paella txapelketa. 14:00etan epaileek paella dasta­tuko dituzte eta gero bazkaria eginen da. Txartelak 5 eurotan daude salgai. 17:00etan jokuak izanen dira eta 19:30ean Debako Elektrotxaran­ga­rekin poteoa herrian barna. Gazte Eguna bukatzeko, 23:00etan kontzertuak izanen dira frontoiaren gibeleko aparkalekuan. La Pulqueria, 3gabe2, Glauko­ma Sound System eta DJ Bull ariko dira. Sa­rrera 5 euro kostako da.

Taldekideak modu berezian (zapela, peluka, mozorroa…) ager­tzeko eskaria egin dute antolatzaileek eta txoznetan bokadilloak izanen direla oroitarazi.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun