Arkupeak elkarteak urteko gimnasia besta egin du apirilaren 12an, ortzegun eguerdian. Aitzinetik Iruñeko Larrabiden eta Anaitasunan egiten bazuten ere, 2004 urteaz geroztik Berako Toki-Ona kiroldegian elkartzen dira eta aurten ere, bertan aritu dira herri ezberdinetako 59 kirolari. Ikusi bideoa
Urtetik urtera kirolari guttixeago biltzen dira. Aurten erraterako, ez da Berako taldea aritu jendaurrean, nahiko jenderik ez zutelako. Iaz, 14 emakume atera ziren Berako taldearekin. Gainera, bezperan Ordiziko Ferian izan ziren Arkupeak elkarteko 309 lagun eta horregatik ere, bi egun segidan ateraldia egitea gehiegi delakoan edo, ikusleak ere normalean baino guttixeago hurbildu ziren Berako kiroldegira, Fernando Etxeberria Arkupeak elkarteko zuzendaritza batzordeko kideak aipatu digunez. Murrizketak musika arloari ere ukitu dio, azken urteetan Arizkungo Larraldetarren txistu eta atabal doinuekin egiten baitzen aurkezpen kalejira, baina aurtengoan, megafoniatik jarritako musikarekin egin dute.
Hortaz, lehenik Goizueta eta Leitzatik etorritakoen taldeak eta ondotik, Doneztebe, Elizondo eta Urdazubiko kirolariek osatutakoak aritu ziren, biak ala biak Patxi Chocarro monitorearen erranetara.
Goizueta eta Leitzakoak atera dira lehenik elkarrekin, 35 lagun guzira. Ariketa arinak egin dituzte, beroketak, luzaketak eta mugimendu mantsoak. Taldean aritu den Mañoli Loiarte, 80 urteko goizuetarrak aipatu digunez, astean bitan biltzen dira ordubeteko saioetan eta mesede handia egiten dio ariketak.
Zenbait mugimendu aski zailak ere baziren eta zenbait ariketetan, hanka bakarraren gainean oreka mantentzeko egin duten esfortzua sarituz, ikusle zeuden erretiratuek eta senideek txalo zaparradekin saritu zuten ahalegina.
Ondotik, Doneztebe, Elizondo, Erratzu eta Urdazubiko kirolariek osatutako taldea aritu da, 24 lagunekin, hauek ere Patxi Chocarroren ardurapean.
Saioa bukatzeko, denak elkarrekin Fandangoa eta Arin-Arina dantzatu dute. Kirol saioa akautu bezain, abudo, 150 bat lagun Zubiondo jatetxera joan dira bazkaltzera.
KIROLARIAK
LEITZA (19)
Tere Perurena
Paquita Aierdi
Juanita Escudero
Serafina Ezkurra
Sebastiana Ezkurra
Amparo Azpiroz
Carmen Petrirena
Pilar Urkiola
Paquita Urkiola
Lourdes Erbiti
Tere Arraiago
Milagros Olano
Isabel Uharte
Gloria Perurena
Sagrario Eugui
Pakita Zabaleta
Asun Perez
Pakita Agirre
Maria Dolores Gonzalez
GOIZUETA (16)
Milagros Narbarte
Mari Carmen Tomasena
Luis Elizegi
Maria Pilar Arratibel
Paquita Goizueta
Milagros Goizueta
Satur Salaberria
Conchita Altamira
Juanita San Miguel
Mari Carmen Berroeta
José Antón Elizegi
Asun Apezetxea
Cecilia Perurena
Manuela Loiarte
Mertxe Perurena
Maria Pilar Eskudero
URDAZUBI (3)
Miguel Migeltorena
Francisco Menta
Ana Menta
ELIZONDO (13)
Maria Dolores Etxegarai
Juanita Dendarieta
Ana Mari Etulain
Maria Josefa Arrijuria
Juli Goñi
Asun Alti
Carmen de la Flor
Asunción Jaurena
Milagros Zelaieta
Maria Jesus Etxandi
Rosa Mendiburu
Anuntxi Mendiberri
Milagros Gamio
ERRATZU (2)
Ana Mari Urrutia
Mari Carmez Azkue
DONEZTEBE (6)
Angela Ramos
Maritxu Mutuberria
Asunción Telletxea
Maria Jesus Agirre
Clotilde Iñigo
Teresita Mikeo