Gurasoen arteko harremanak euskaraz izan daitezen ekimenak egiten ari dira Berako Ricardo Baroja eskolan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 10a

Eskolako jantokian bildu eta euskaraz aritu ziren gurasoak Mintzodromoan. Utzitako argazkia

Mintzodromoan elkarren artean euskaraz solasteko aukera izan dute

Egindako ikerketetan argi gelditu denez, guraso eta heldu aunitzen arteko harreman hizkuntza gaztelera izaten da, haurrei euskaraz egin arren. Guraso eta helduen artean, hizkuntz ohituretan aldaketa sustatu gogoz, plan bat martxan jarri dute Berako Ricardo Baroja eskolako patioan, arratsaldeetan, klaseak bukatu ondotik.

Egindako ikerketetan argi gelditu denez, guraso eta heldu aunitzen arteko harreman hizkuntza gaztelera izaten da, haurrei euskaraz egin arren. Guraso eta helduen artean, hizkuntz ohituretan aldaketa sustatu gogoz, plan bat martxan jarri dute Berako Ricardo Baroja eskolako patioan, arratsaldeetan, klaseak bukatu ondotik.

Planaren xedea argia da: patioan ere euskaraz egitea eta hizkuntz ohiturak aldatzea. Helburu horrekin, Euskararen Eguna eskola orduetan ez ezik, eskola ordutik kanpo ere ospatzea erabaki zuten, guraso eta ikasleen artean hainbat jarduera eginez.

Horrez gain, martxoaren 23an mintzodromoa delakoa antolatu zuten. Arratsaldeetan, patioan haurrak zaintzen egoten diren gurasoak eskolako jantokian bildu eta patioko elkarrizketak jantokian egitera animatu zituzten, baina euskaraz. Bitartean, guraso hauen seme-alabek ere jolasak euskaraz egiteko aukera izan zuten, eskolan egunero Euskaraz Mintza programa sustatzeaz ardura­tzen den begiralearen eskutik. Jantokia kafetegi bihurtu zuten eta 26 guraso elkartu ziren. Ricardo Baroja eskolatik ekimen honen inguruan egin duten balorazioa ona izan da.

Apirilaren 1ean eta 2an, berriz, Euskara Mankomunitateko teknikariak hizkuntz transmisioari buruzko hitzaldia eman zien Haur Hezkuntzako gurasoei. Eta hilabete honetan Zientziaren arratsaldea ere antolatuko dute, eskola ordutik kanpo, hainbat gurasoren eskutik, patioa zientziaz ez ezik, euskaraz ere blaitzeko. Gisa berean, mintzodromoa errepikatzeko asmoa ere badute heldu diren hilabeteetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun