Baratzegintza ekologikoari buruzko ikastaroa antolatu du Berako Udalak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 10a

Izen emateko epea apirilaren 10etik 19ra zabalik izanen da

Baratze ekologikoen inguruan, ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du Berako Udalak. Apirilean hasi eta maiatzean bukatuko da eta 12 ordukoa izanen da, hiru egunetan banatua.

Baratze ekologikoen inguruan, ikastaro teoriko-praktikoa antolatu du Berako Udalak. Apirilean hasi eta maiatzean bukatuko da eta 12 ordukoa izanen da, hiru egunetan banatua.

Apirilaren 21ean eta 28an alde teorikoa landuko da eta maiatzaren 5ean alde praktikoa. Saio guztiak 09:00etatik 13:00etara eginen dira, tartean 15 minutuko atsedenaldiarekin. Kultur Etxean eskainiko da.

Izena emateko epea apirilaren 10etik 19ra zabalik izanen da, Berako Herriko Etxean edo 012ra deituta. 25 euro kostako da ikastaroa eta lehenbiziko ikastaro egunean ordaindu beharko da.

Informazio gehiagorako: 681 155918 edo 667 218632.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun