Igantziko eskolan liburutegia badugula bagenekien, baina hiru urte pasatu ondotik, liburutegia antolatzeko egin beharreko lan guztiak erabat bukatu ditugula erran behar dugu.
Irakasle, guraso eta ikasleen lana ezinbertzekoa izan da helburuak lortu ahal izateko. Ordu pila sartuta lortu da: ia 3.000 liburu, DVD, CD, bideo eta aldizkari sailkatu dira. Orain gure liburutegiaz gozatzeko tenorea heldu da.
Eta hemendik guttira hurrengo pausoa emanen da: eskolako liburutegia herrira zabaldu nahi da, nahiz eta honetarako lehenik lantxo batzuk egin beharko ditugun denon artean... Animo eta lerro hauen bidez, eskerrik asko lan honetan parte hartu duten guztiei!