Maiatzaren 20an eginen da Arantzako seigarren Mendi Itzulia

Nerea ALTZURI 2012ko apirilaren 4a

Ekaitza Elkartea hasia da antolaketako lehenbiziko urratsak ematen

Bi urtetik behin egiten den hitzordua dugu Aran­tzako mendi ibilaldia eta aurtengoa maia­tzaren 20an izanen da. Euskal Herriko edozein txokotatik mendi­za­le talde ederra etortzen da eta ingurukoek ere izugarriz­ko ohitura dute itzuli hau egiteko.

Mendi elkarteek edo taldeek mendi ibilaldien egutegia ikasturte hasieratik finkatzen dute. Herri­koa ere hortxe dago egutegian. Hasierako bi edizioak elkarren ondotik egin baldin baziren ere, 2003an eta 2004an, gero bi urtetik behin egitea erabaki zen. Itzulia toka­tzen ez den urtean, Goizutarako ibilaldia antolatzen du elkarteak. Iaz, halaxe egin zen.

Ekaitza elkarteko men­diko batzordea burubelarri lanean ari da ekintza prestatzen eta mendian ibil­tzea gustokoa duena ongietorria iza­nen da.

 

Junta aldaketa

Elkartetik atera gabe, martxoaren 16an batzorde aldaketa egin zen. Bi urte pasatu ondotik, arduradunak aldatu dira. Junta be­rrian honakoak daude: Gregorio Mitxe­lena, Juan Migel Almandoz, Belen Mutuberria, Asier Etxepeteleku, Xabier Zugarramurdi, Ixidoro Goia, Iñaki Alustiza, Jo­xe Ramon Amoros, Maixe Fagoaga, Aitor Te­lletxea, Luzia Iparragirre eta Xatur Larralde. Eta atera direnak Sonia Itu­rria, Elixabet Iturria, Ain­tzane Iturria, Jaione Irigoien, Gotzon Arenas, Martxe­lo Jorajuria, Ainhoa Alzu­ri eta Mikel Leiza dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun