Joan den urtean hasitako Santiago Bideari segida emanez, martxoaren 25ean Iruña eta Gares arteko bidea egin zuten 50 bat mendizalek Beti Gazte elkartearekin. Aurtengoan Logroñoraino ailegatzeko asmoa dute lau etapatan. Hurrengoa, Gares eta Aiegi artekoa izanen da, maiatzaren 6an.