Xorroxin, Xaloa eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketan, sei bikotek parte hartu zuten. Gure Txokoa Elkartearen laguntzarekin antolatu zen mus txapelketa eta Asier Saragueta eta Patxiku Artieda izan ziren txapeldun (Zalain jatetxean bi afari). Bigarren sailkatutako bikotea Jabier Etxegarai eta Anjeltxo Aranibarrek osatu zuten (Zubiondo jatetxean bi afari) eta hirugarrena Juana Mari eta Jabier Altzugurenek (gazta eta bi botil ardo). Lerro hauen bidez, gure eskerrak bai Gure Txokoa Elkarteari, bai parte hartu zuten guztiei eta bai sariak eman dituzten guztiei ere.