Harriak ebatsi dituzte San Miguel Zubitik

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 3a

Bera eta Lesakako udalek bere kezka eta haserrea agertu dute, norbaitek harriak eba­tsi dituelako Bidasoaren bi aldeak lotzen dituen San Migel zubi historikoan. Erdi Aroko zubia baita, «lapurreta hau gure lurre­ko ondare arkitektonikoaren kontrako atentatu bat» dela uste dute bi udalek.

Hori dela eta, herrita­rrei dei egin diete falta diren harri horiek aurki­tzen laguntzeko, eta erne egoteko berriz ho­­rre­la­ko­rik gerta ez dadin. Eta azioa egin dutenei ohartarazi diete bidez­koak diren ondorioak etortzen ahal zaizkiela hortik eta behar den tokietan salatuko dutela­.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun