Aste kulturala antolatu dute San Jose zahar etxean

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 3a

Egitarau osatua antolatu dute apirileko hirugarren asterako

Ekitaldiz beteriko astea antolatu dute San Jose zahar etxean. Apirilaren 16tik 22ra, gisa guz­tietako ekimenak izanen dira: argazki erakus­ke­ta, tailerrak, antzerkiak, kantaldiak, bertsolariak...

• Apirilak 16: argazki erakusketa Rosa Mari Erran­donearen eskutik. Berako lehengo argaz­kiak paratuko dira zahar etxean. 17:00­etan zabalduko da erakuske­ta baina aste osoan­ zahar etxean egonen da jendeak ikusteko, 15:00­etatik 17:00etara eta 18:30­etik 20:00etara.

• Apirilak 17: talo taile­rra Maria Mitxelenarekin, 18:00etan. Gehienez zortzi lagun apuntatzen ahal dira. Izen-ematea: 948 630104.

• Apirilak 18: Ilargi betea sorginen larrean taldearekin antzerkia, 17:00etan.

• Apirilak 19: Irazoki bikote alai-rekin kantaldia, 17:00etan.

• Apirilak 20: bertsolariak. Garaxi Taberna aurkezle dela, Patxi Kas­tillo, Iban Garro, Aitor Elexpuru eta Julen Zelaietarekin bertso saioa izanen da, 17:00etan.

• Apirilak 21: mojen an­tzerki komikoa Emai­tza taldearekin, 17:00­etan.

• Apirilak 22: Araitz eta Martaren eskutik, kantaldia gitarra eta flautarekin, 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun